Mostrando entradas con la etiqueta gaztetxea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta gaztetxea. Mostrar todas las entradas

domingo, 11 de enero de 2009

Gazte Eguna '08



Aurtengoan ere, ohikoa duen bezala, Markinako Gazte Asanbladak "Gazte Eguna" ospatuko du. Ospakizunaren eguna urtarrilak 17an izango da hain justu ere. Oraingoan gainera, herriko gazteek badaukate zer ospatu, lehen gazte eguna izango baita gaztetxea lortu dutenetik.

Egun berezi hau ekintzaz bete dute asanbladako partaideek, goizean goizetik hasitako jarduera anitzak antolatuz. Goizeko hamaiketan hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izango du frontoi ingurura gerturatzen denak, honen ostean herri bazkaria egongo da frontoian bertan, bazkalosterako jokuak antolatu dituztelarik. Mahai-ingurua luzatzeko joera dugunez, zazpirak arteko tartea izango dute gerturatutakoek deskantzatzeko, zazpietan puntuan bertso poteoa hasten baita tabernaz-taberna. Nahikoa bertso kantatu eta taberna guztiak pasa ostean, gaztetxerantz jo ezkero kontzertuak ikusteko aukera izango da, Sarkor, Ezinean eta Vicepresidentes taldeek joko baitute.

domingo, 14 de diciembre de 2008

Gaztetxea beharrezko ote?

Gaztetxeen inguruan hizketan hasi garen honetan, inkesta bat egitea otu zaigu. Izan ere, lokal bat gaztetxe gisa erabiltzeko okupatzen den bakoitzean istiluak sortzen dira jendearen artean, batzuk honen aurka eta beste batzuk alde. Gaurkoan Markinako hiru gazteri galdetu diegu honen inguruan, eta beraien erantzunetatik atera dugun emaitza zera da, beharrezkoa ikusten dutela gune propio baten beharra beraien eginkizunak aurrera eraman ahal izateko.
Hona hemen bakoitzak esandakoa:



"Gazteok eskubidea daukagu gure gune propio bat izateko. Ez bakarrik jaiak eta kontzertuak egiteko, baizik eta gazteon aisialdia betetzeko, hainbat ekimen burutzeko, elkarrekin erlazionatzeko, etab."
Jone Lejardi.





"Zaharrek zaharretxea daukate, haurrek haurtzaindegia...eta gazteok zer? Guk ere egoteko eta elkar ezagutzeko toki baten premia dugula ezin ukatu, eta gainera gai gara autogestioaz gaztetxe bat aurrera eramateko."
Patricia Albizu.







"Udalak inolako zereginik betetzen ez duten hainbat edifizio dauzka, eta horietako bati bizitza ematea onuragarria da. Gaztetxeak hainbat funtzio betetzen ditu herriarentzat, baina jendearengan alde txara soilik ikusteko joera dago."
Naiara Uranga.

Markinako Gaztetxeak ateak zabaldu ditu


Badira jada urte mordoxka MGA izeneko Markina-Xemeingo gazte asanblada sortu zela. Hainbat gorabehera, bizipen, ekintza eta proiektuz beteriko urte guzti hauek, ordea, eman dute euren fruitua eta azkenean ere markiƱako gazteek beraien gaztetxea lortu dute. Kontuan izan behar da gaztetxea iazko udaberrian okupatu zutela herriko hainbat gaztek, baina udaletxea eta zenbait herritar zirela medio, oztopoak jarri zizkieten bertan jarraitzeko eta orain arte gazteak kalean egon behar izan dute. Hala ere, azkenean, udaletxerekin akordu batetara heldu eta gaztetxea martxan jartzea lortu da. Hainbaten lan gogorrari esker Akerbeltz Gaztetxeak bere ateak zabaldu zituen aurreko astean, edozein erronkari aurre egiteko prest.