domingo, 11 de enero de 2009

Zakarrak



Zakarrak taldeaz hitzegiten hasi naizen honetan, ez dut astapotro talde bati buruz hitzegingo, izenak hori pentsa arazi dezakeen arren. Oi! doinuak atsegin dituenak jakingo du musika talde batetaz hari naizela, eta ez dakienak hau irakurri eta kantu pare bat entzutea besterik ez dauka.
Esan bezala, Arrasatear talde honek Oi! doinuak landu zituen bizirik iraun zuen denboraldian zehar, skinhead mugimenduari eta musika honen jarraitzaileei sekulako altxor preziatuak hutziz. Bi diska baino ez zituzten kaleratu, baina biak ondo landutakoak. Bi lan hauek honako izenekin ikusi zuten argia: "Hay que machacar!" eta "Larga vida...". Beraien kantuez gain, aipatzekoa da Symarip taldearen "Skinhead Girl" kantuaren bertsio bat ere badaukatela.

Taldeak doinuak entzun nahi badituzu, internet aurki ditzakezuz...hona hemen bat:

hatortxu rock


Atzo ospatu zen, urtero legez, Hatortxu Rock euskal preso eta iheslari politikoen aldeko musikaldia. Hatortxurock / Hator, hator neska mutil etxera, errepresaliatu politiko eta euren senitartekoen aldeko kontzertua, 1999. urtean egin zen lehen aldiz, eta bere 6. ediziora arte beti abenduan egin izan bada ere, 7.enetik aurrera urtarrilean egin izan da.
Berriobeitin kontzertu hauen aitzkian giro itzelean murgildu ziren milaka gazte. Honako taldeak izan ziren entzungai: DESKONTROL, TXARRENA, KOP, ANESTESIA, EH SUKARRA, ZEA MAYS, HESIAN, SU TA GAR, KAUTA ETA TXIMELETA.
Gainera, aurreko urteetan ez bezala bi karpa erraldoi montato ziren. Honek batean kontzertua zegoen bitartean bestean Dja egotea ahalbideratzen zuen.
Hurrengo hatortxu Rocki dagokionez 2009ko ekainean izango da. hau edizio berezia izango da 10.delako eta errepresioa gero eta jasangaitzagoa delako.

Gazte Eguna '08



Aurtengoan ere, ohikoa duen bezala, Markinako Gazte Asanbladak "Gazte Eguna" ospatuko du. Ospakizunaren eguna urtarrilak 17an izango da hain justu ere. Oraingoan gainera, herriko gazteek badaukate zer ospatu, lehen gazte eguna izango baita gaztetxea lortu dutenetik.

Egun berezi hau ekintzaz bete dute asanbladako partaideek, goizean goizetik hasitako jarduera anitzak antolatuz. Goizeko hamaiketan hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izango du frontoi ingurura gerturatzen denak, honen ostean herri bazkaria egongo da frontoian bertan, bazkalosterako jokuak antolatu dituztelarik. Mahai-ingurua luzatzeko joera dugunez, zazpirak arteko tartea izango dute gerturatutakoek deskantzatzeko, zazpietan puntuan bertso poteoa hasten baita tabernaz-taberna. Nahikoa bertso kantatu eta taberna guztiak pasa ostean, gaztetxerantz jo ezkero kontzertuak ikusteko aukera izango da, Sarkor, Ezinean eta Vicepresidentes taldeek joko baitute.