domingo, 11 de enero de 2009

Gazte Eguna '08



Aurtengoan ere, ohikoa duen bezala, Markinako Gazte Asanbladak "Gazte Eguna" ospatuko du. Ospakizunaren eguna urtarrilak 17an izango da hain justu ere. Oraingoan gainera, herriko gazteek badaukate zer ospatu, lehen gazte eguna izango baita gaztetxea lortu dutenetik.

Egun berezi hau ekintzaz bete dute asanbladako partaideek, goizean goizetik hasitako jarduera anitzak antolatuz. Goizeko hamaiketan hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izango du frontoi ingurura gerturatzen denak, honen ostean herri bazkaria egongo da frontoian bertan, bazkalosterako jokuak antolatu dituztelarik. Mahai-ingurua luzatzeko joera dugunez, zazpirak arteko tartea izango dute gerturatutakoek deskantzatzeko, zazpietan puntuan bertso poteoa hasten baita tabernaz-taberna. Nahikoa bertso kantatu eta taberna guztiak pasa ostean, gaztetxerantz jo ezkero kontzertuak ikusteko aukera izango da, Sarkor, Ezinean eta Vicepresidentes taldeek joko baitute.

No hay comentarios: