domingo, 11 de enero de 2009

Zakarrak



Zakarrak taldeaz hitzegiten hasi naizen honetan, ez dut astapotro talde bati buruz hitzegingo, izenak hori pentsa arazi dezakeen arren. Oi! doinuak atsegin dituenak jakingo du musika talde batetaz hari naizela, eta ez dakienak hau irakurri eta kantu pare bat entzutea besterik ez dauka.
Esan bezala, Arrasatear talde honek Oi! doinuak landu zituen bizirik iraun zuen denboraldian zehar, skinhead mugimenduari eta musika honen jarraitzaileei sekulako altxor preziatuak hutziz. Bi diska baino ez zituzten kaleratu, baina biak ondo landutakoak. Bi lan hauek honako izenekin ikusi zuten argia: "Hay que machacar!" eta "Larga vida...". Beraien kantuez gain, aipatzekoa da Symarip taldearen "Skinhead Girl" kantuaren bertsio bat ere badaukatela.

Taldeak doinuak entzun nahi badituzu, internet aurki ditzakezuz...hona hemen bat:

No hay comentarios: